Inprimatu
Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.
Inprimatu elkarrizketa-koadroak hiru zati nagusi ditu: aurrebista nabigazioko botoiekin; fitxa-orri anitz uneko dokumentu motaren araberako kontrol-elementuekin; eta Inprimatu, Utzi eta Laguntza botoiak.
Zure dokumentua nola inprimatu jakiteko, egin klik esteka hauetariko batean.
Testu-dokumentuak inprimatzea:
Kalkulu-orriak inprimatzea:
Aurkezpenak inprimatzea:
Inprimatze orokorra:
Inprimatu elkarrizketa-koadroan definitu dituzun ezarpenak Inprimatu botoia sakatzean sortzen den uneko inprimatze-lanerako bakarrik balio du. Aukera batzuk betiko ezarri nahi badituzu, ireki Tresnak - Aukerak - LibreOffice (aplikazioaren izena) - Inprimatu.
Testu-dokumentuentzako LibreOffice inprimagailuaren aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Inprimatu.
Kalkulu-orrientzako LibreOffice inprimagailuaren aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Calc- Inprimatu.
Aurkezpen-dokumentuentzako LibreOffice inprimagailuaren aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Impress - Inprimatu.
Sakatu Shift+F1 edo aukeratu eta jarri sagua Inprimatu elkarrizketa-koadroko edozein kontrol-elementuren gainean, laguntzaren testu hedatua ikusteko.
Aurrebista
Aurrebistak orri bakoitzak edukiko duen itxura erakusten du. Orrietan zehar nabiga dezakezu aurrebistaren azpiko botoiekin.
Orokorra
Orokorra fitxa-orrian, inprimaketaren kontrol-elementu garrantzitsuenak aurkituko dituzu. Zure dokumentuaren zer eduki inprimatuko den defini dezakezu. Inprimagailua hautatu eta Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.
LibreOffice Writer / Calc / Impress / Draw / Math
Uneko aplikazioaren izen berdina duen fitxa erabil daiteke edukia, kolorea, tamaina eta inprimatuko diren orrialdeak definitzeko. Definitu itzazu uneko dokumentu motari araberako ezarpenak.
Orrialde-diseinua
Orrialde-diseinua fitxa erabil daiteke paperezko orri batean hainbat orrialde inprimatzeko, eta horrela papera aurrezteko. Paperezko orrian egongo diren orrialdeen antolamendua eta tamaina defini dezakezu.
Aldatu paperezko orri bakoitzean inprimatuko diren orrialdeen antolamendua. Aurrebistak helburuko paperezko orri bakoitzaren itxura erakusten du.
Dokumentu mota batzuentzako, liburuxka bat inprimatzea aukera dezakezu.
Aukerak
Aukerak fitxan uneko inprimatze-lanaren aukera gehigarri batzuk ezar daitezke. Adibidez, inprimagailu batean inprimatu ordez fitxategi batean inprimatzea zehatz daiteke.
Unix aholkuak
Gainera, Inprimagailu-ezarpenak erabil daitezke inprimagailuaren aukera gehiago zehazteko.